Mungiako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2014ko mar. 18a, 10:45
Atzo, astelehena, emakume bat hilda agertu zen Mungian (Bizkaia). Andina Pereira de Britok 35 urte zituen, eta bere etxean aurkitu zuten hilotz; osagileek abisatu dute Polizia, bortxa aztarnengatik. Berehala atxilotu zuten bikotekide izandakoa ertzainek; harremana eten berria zuten biek. \ \ Erailketa hau ez da hilketa isolatu bat izan. Egungo jendartean bizi ditugun sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzena da. \ \ Hori dela-eta, elkarretaratzea egingo dugu bihar, asteazkena, 19:30ean, plazan erailketa salatu eta emakumeok aske bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko.