Teresa Egurrolaren erailketa salatzeko elkarretaratzea, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2012ko aza. 28a, 15:28
Teresa Egurrola, 65 urteko emakumea hil du bere gizonak, eta ondoren, bere buruaz beste egin du honek. Araiako etxe batean aurkitu zituzten bi gorpuak. Gertatutakoa salatzeko bihar, azaroak 29, 19:00etan, elkarretaratzea burutuko da herriko enparantza nagusian. \ \ Gertaera honek argi erakusten du, berriro ere, emakumeon kontrako indarkeriak ez duela etenik, honekin, zazpi baitira 2012. urtean indarkeria sexistagatik erailak izan diren emakumeak. \ \ Egoera honen aurrean ezin gara etxean gelditu. Guztion ardura da jendartean egunero gertatzen diren indarkeria kasu hauek salatu eta gehiago ez gertatzeko pausoak ematea. \ \ Horregatik, biharko elkarretaratzera azaltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. \ \ Erasorik ez dadin egon erantzunik gabe! Indarkeria sexistaren aurka mobiliza gaitezen!