Karnabaletako Bertanen zozketako bonuek badituzte jabeak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko ots. 28a, 16:34
Bertanen karnabaletako zozketaren saridunak.

Bertan merkatari elkarteak karnabaletan zozkatutako bonuak banatu ditu.

Karnabaletan bonuak zozkatu zituen Bertan merkatari elkarteak bezeroen artean, eta horiek dagoeneko badute jabea. Honako hauek dira bonuen irabazleak: Ana Txapartegi, Irene Valverde, Mª Isabel Alberdi (senarra ageri da irudian), Imanol Elu eta Nerea Elorza.

Bonuak irabazi dituzte Alzuaran, Biur, Farmazabal, Kili-Kolor eta Artetxe-Bastida farmazia establezimenduetan egindako erosketei esker. Ehun euroko erosketa bonu bana lortu dute herritar horiek.