Karnabaletako zozketa jarri du martxan Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2023ko ots. 7a, 09:50

Atzotik hilaren 21era bitartean Bertaneko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean ehun euroko bost bonu zozkatuko ditu elkarteak.

Karnabalen atarian, jai horien bueltako zozketa berezia jarri du martxan Bertan merkatari elkarteak. Atzotik hilaren 21era bitartean Bertaneko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean ehun euroko bost bonu zozkatuko ditu elkarteak.

Gainera, karnabaletako giroan berehala sartuko dira saltokiak. Izan ere, datozen egunetan hasiko dira horiek erakusleihoak karnabaletarako prestatzen.

Erregetako zozketaren bi sari emateko

Bestetik, Errege Magoen zozketan momentuz sari bakarra banatu du Bertanek: Fabiola Menendezek jaso ditu Ekain albaitaritzak banatutako 26.087 zenbakiari zegozkion 500 euroak.

Beste bi saridunak epe barruan agertu ez direnez, joan den otsailaren 1etik hilaren 28ra bitartean ordezko zenbakiak daude indarrean. Hauek dira ordezko bi zenbakiak: 12.691 (Babesa modan banatutakoa) eta 13.904 (Bizi fisioterapian banatutakoa).