Stock Azoka egingo dute Azpeitiko dendariek ostiralean eta larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko ira. 12a, 11:49

Azpeitiko merkatariek Stock Azoka egingo dute ostiral arratsaldean eta larunbat goizean nahiz arratsaldean. Pandemiak baldintzatutako edizioak atzean utzita, animazioz beteta dator aurtengo aldia.

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatuta, udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka egingo dute herriko saltokiek datozen egunetan. Zehazki, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean nahiz arratsaldean stock postuak aurkitu ahal izango dira herriko hainbat puntutan. Hala, egun horietan ohi baino prezio merkeagoetan egin ahal izango dituzte herritarrek erosketak.

Guztira, 43 saltokik parte hartuko dute ekintzan, eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituzte horiek. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, eta hamabi denda hauen postuak aurkitu ahal izango dira han: Aitzaki kirolak, Arku, Bask, Danetik, Esnaola Tien 21, Euskadi Sport, Ilargi, Larrañaga kirolak, Martina Isasti, Mugi, Nerea Eskulanak eta Ubbo.

Horiez gain, beste 31 postu aurkitu ahal izango dira; horietako 29ren stocka norbere saltokiaren aurrean kokatuko da: Agirre opari denda, Alar mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arrospide, Azkue mertzeria, Babesa moda, Biur, Bossi, Disdira, Edurne oinetakoak eta osagarriak, Furundarena, Geu, Iosu optika, Jostaldi kirolak, KaÏoa, Kimu Bat, Koket, Kotoi, Mina mertzeria, Moviltek, NKN, Ordulari, Romaes, Tilin Talan, Trapos, Ufito, Zuri Beltz eta Zume. Beste biak, Boers eta Gau Argi, Erdikaleko lokal batean kokatuko dira.

Ostiral arratsaldean hasiko da azoka; egun horretan, 16:00tatik 20:00tara bitartean zabalduko dituzte postuak. Larunbatean, berriz, goizez eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00etara. 

Egitasmoaren barruan, hainbat animazio ekintza antolatu dute. Ostiral arratsaldean, 16:00tatik aurrera, puzgarriak eta jolasak izango dira plazan. Gainera, larunbat eguerdian, 12:30ean, Antxieta musika eskolakoen emanaldia izango da plazan. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Iago magoaren magia erakustaldiaz gozatu ahal izango da plazan. Horiez gain, Berti –Bertan elkarteko maskota– herriko kaleetan zehar ibiliko da azokaren berri emateko eta hura girotzeko. 

Azpeitiko saltokien deskonturik onenak aprobetxatzeko eta bertako merkataritzari laguntzeko aukera bikaina eskainiko du Stock Azokak.