Bertanen abuztuko kanpainak baditu irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko ira. 8a, 17:00
Irabazleak, sariak jasotzen.

Joxe Miguel Olaizola, Igone Garaia eta Kristina Aizpurua izan dira sarituak Bertan merkatarien elkartearen abuztuko kanpainan.

Bertan merkatarien elkarteak abuztuko kanpainaren irabazleak zein izan diren jakinarazi du: Joxe Miguel Olaizola (alaba), Igone Garaia eta Kristina Aizpurua. Zorionak!

Romaesen, Aitzaki Kirolaken eta Inar optikan egindako erosketengatik eskuratu dituzte sariak. Azpeitiko saltokietan erabili ahal izango duten honako saria eskuratu du haietako bakoitzak: bi lagunentzako gosaria, bi lagunentzako estetika tratamendua, 250 euroko erosketa bonua, bi lagunentzako bazkaria eta bi lagunentzako kultur ekitaldi baterako sarrerak.

Bertan bizi, bertan erosi!