Bertanek bost sari banatuko ditu abuztuan Azpeitian erosketak egiten dituzten herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko abu. 4a, 08:22
Azpeitiko plaza

Abuztuaren 31ra bitartean Bertan merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean bost Azpeitia esperientzia izeneko sari banatuko ditu elkarteak.

Abuztuan Bertan merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere, abuztuaren 31ra bitartean erosketak egiten dituztenek bost Azpeitia esperientzia izeneko sari irabazi ahal izango dituzte, hala nola bi lagunentzako gosaria, bi lagunentzako estetika tratamendua, 250 euroko erosketa bonua, bi lagunentzako bazkaria eta kultur ekitaldi baterako bi lagunentzako sarrerak.