Saninazioetako zozketa potoloa antolatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko uzt. 7a, 11:42
2019ko txupinazoko irudia.

Uztailaren 11tik 25era bitartean Bertaneko saltokietan erosketan egiten dituzten herritarrek parte hartu ahal izango dute zozketan. Pilota partidetarako sarrerak, zezenketetarako txartelak, barraketarako fitxak eta elikagaiz osatutako hogei otarre zozkatuko ditu elkarteak hilaren 26an.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Azpeitiko saltokiek San Inazio jaietako zozketa potoloa prestatu dute. Uztailaren 11tik 25era bitartean Bertan merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek txartel bat bete ahal izango dute beren datuekin, eta modu horretan, saninazioetarako prestatutako zozketan parte hartuko dute.

Besteak beste, pilota partidetarako sarrerak, zezenketetarako txartelak, barraketarako fitxak eta elikagaiz osatutako hogei otarre banatuko ditu Bertanek herritarren artean. Uztailaren 26an izango da zozketa, eta hilaren 29an egingo du elkarteak sari banaketa ekitaldia.