Agortu dira Azpeitia Zaindu kanpainaren bonuak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko mai. 16a, 16:51

Arrakasta handia izan dute bonuek, beste behin, eta hiru ordutan agortu dira.

Gaur goizean Azpeitia Zaindu kanpainaren bonuak jarri dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak. Kanpaina honen bitartez, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetako saltoki txikietan kontsumoa sustatu nahi da. Horretarako, herritarren eskura 2.000 bonu jarri dira, 35 euro ordaindu, eta 50 euroko balioa dutenak saltokietan erabiltzerakoan.

Goizeko 9:00tan hasi da bonu salmenta, bai presentzialki zein online, eta eguerdiko 12:00etarako bonu guztiak salduta zeuden. 1.835 bonu atera dira salmentara eta beste 165 aurten 18 urte betetzen dituzten herritarrei oparituko zaizkie. Horiek hurrengo asteetan jasoko dute etxean bonuen inguruko informazioarekin gutuna. Modu horretan, bertako kontsumoa sustatu nahi da gazteen artean ere.

Azpeitiko Udalak eta Bertanek eskerrak eman nahi dizkiete tokiko saltokien alde egin eta bonuak erosteko esfortzua egin duten herritar guztiei.

Erlazionatuak