Tere Penedo, Lierni Odriozola eta Mari Jose Guerras, aurtengo ginkanako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko abe. 28a, 08:53

Bertan merkatarien elkarteak banatu ditu Olentzeroren eta Mari Domingiren ginkanako sariak: mila euroko bonua eskuratu du Tere Penedok eta 250 euroko bonu bana Lierni Odriozolak eta Mari Jose Guerrasek.

Bertan merkatarien elkarteak egin du Olentzero eta Mari Domingiren ginkanako irabazleak hautatzeko zozketa. Aurtengoan, honako hauek izan dira sarituak: Bertan elkarteko dendetan gastatzeko mila euroko bonua eskuratu du Tere Penedok eta 250 euroko bonu bana Lierni Odriozolak eta Mari Jose Guerrasek. Argazkian, Lierni Odriozola eta Tere Penedo ageri dira; falta den irabazleari aurrerago emango zaio saria. Zorionak!