Azpeitian bai, Bertanekin bai!

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko abe. 14a, 14:01

Gabon jaiak datozen honetan, Bertan merkatari elkarteak herrian bertan kontsumitzera animatu nahi ditu azpeitiarrak. Horretarako, hainbat herritarrek parte hartzearekin egindako bideo bat argitaratu dute merkatariek. Hain zuzen ere, Egan taldearen Lo ez abestia moldatu dute, Xabier Saldias beraren ahotsarekin, eta Ekain Ibarguren aktoreak egin ditu protagonista lanak. Honako bideo honetan ikus daiteke emaitza.