Herritarrei Gabonetako bideoan parte hartzeko dei egin die Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko aza. 26a, 11:01

Abenduaren 4an, zapatuarekin, spotaren azken sekuentziak grabatuko dituzte, 13:30ean hasita, plazan. Herritarrei grabaketan parte hartzeko deia egin die Bertanek.

Aurten ere Gabonetako spota grabatzen ari da Bertan merkatari elkartea, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin. Aurtengoan, Egan taldearen Bakarrik lo ez abestia moldatu dute, Xabier Saldiasen ahotsarekin eta Ekain Ibarguren aktore gisa jarrita. Merkatariak ere ari dira musikal itxura hartuko duen spotean parte hartzen.

Abenduaren 4an, zapatuarekin, baina, spotaren azken sekuentziak grabatuko dituzte, eta ahalik eta jende gehien bertaratzea nahi du elkarteak. Hain zuzen, 13:30erako jarri dute hitzordua, plazan. Oraingoz, spotaren aurrerapen bideoa zabaldu dute.