Irabazi afari bikoitz bat Azpeitia Txartelarekin ordainduta!

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko uzt. 14a, 10:04

Uztailaren 12tik 25era bitartean Azpeitia Txartelarekin ordaintzen dutenen artean hamabost afari bikoitz zozketatuko dira.

Uztailaren 25era bitartean aparteko saria izan dezake erosketak Azpeitia Txartelarekin ordaintzeak. Bertan merkatari elkarteak hamabost afari bikoitz zozketatuko ditu uztailaren 12tik 25erako epean txartela erabiltzen dutenen artean.

Afariak ondorengo jatetxeetan izango dira: Larrañaga hotela, Añota sagardotegia, Kiruri, Pastorkua eta Sanagustin.

Bertan bizi, bertan erosi!