Herriko saltokietan erosiz, Bertan-en tonbolan parte hartu ahal izango da hurrengo asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko eka. 18a, 17:10
Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroei tonbolako boletoak banatuko zaizkie eta sariak eskuratu ahal izango dira.
Ekainaren 21etik uztailaren 4ra bitartean Bertan Merkatari Elkarteak tonbola bat egingo du. Bertako merkataritza bultzatzeko asmoz, Elkarteko kide diren saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroei tonbolako boletoak emango zaizkie. 100€ko erosketa bonoak,  5€ko erosketa bonoak eta poltsa zen musuko berrerabilgarriak banatuko dira sari gisa. 

Poltsa berrerabilgarriak eta musukoak saritutako boletoa banatu duen saltokian jaso beharko dira. Aldiz, erosketa bonoek ondorengo erosketa batean Bertan-eko edozein saltokitan erabiltzeko balioko dute. 5€ko erosketa bonoak  erabiltzeko nahikoa izango da saritutako boletoa saltokian aurkeztea. 100€ko erosketa bonoa egokitu ezkero, berriz, sariduna  Bertan-en bulegotik pasa beharko du boletoa benetako baliodun bonoagatik trukatzera. 

Ekimen honekin herriko merkatariek tokiko kontsumoa sustatu nahi dute, izan ere, mugikortasun-murrizketak arindu diren honetan, herria bizirik mantentzeko beharrezkoa izango da Azpeitiko saltoki txikietan erosten jarraitzea.