Saltokitik Enpresara formazioan izena emateko aukera dute herriko merkatariek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko eka. 15a, 17:03

Eusko Jaurlaritzak, Euskalit-en bitartez, Saltokitik Enpresara deituriko formazioa emango du eta izen-ematea zabalik dago ekainaren 17ra arte.

Euskadiko merkataritza establezimenduak profesionalizatzeko helburuarekin, prestakuntza programa bat abiatu du Eusko Jaurlaritzak, Saltokitik Enpresara deiturikoa. Euskalit Kudeaketa Aurreratua erakundearen esktuik, taldekako online saioak eta bakarkako saio pertsonalizatuak konbinatuko ditu formazioak. Modu horretan, taldean irakatsiko diren edukiak praktikara eramango dira tutore baten laguntzaz.

Honako arloak landuko dira: plangintza, kudeaketa ekonomikoa, salmentak, bezeroen kudeaketa, erosketak eta hornitzaileak, marketina eta publizitatea, pertsonen kudeaketa, emaitzak, eta abar. Aldi berean, negozioen praktika onak, arrakasta adibideak, funtzionatzen duten formatuak eta antzerakoak erakutsiko dira. Helburuak kokapen lehiakorra, efizientzia enpresariala eta enpresa komertzialaren negozioaren emaitzak hobetzea dira.

Interesatuta dauden merkatariek Azpeitiko Bertan merkatari elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 943-02 56 73 edo 688 82 39 44 telefonoetan, edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidean, ekainaren 17rako.