Ostalaritzan gastatzeko txartelak oparituko dituzte Bertaneko saltokiek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko api. 29a, 08:33

maiatzaren 16a bitartean Azpeitia txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean bost euroko txartelak zozkatuko ditu Bertanek. AZTEko tabernetan gastatu ahal izango dira horiek.

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak herriko ostalaritza guneetan gastatzeko bost euroko txartelak zozkatuko ditu maiatzaren 16a bitartean Azpeitia txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkartearekin (AZTE) elkarlanean antolatutako egitasmoa da martxan izango dena, eta txartelak Etxe Zuri, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhaitz, Eperra, Sanagustin eta Fideon gastatu ahal izango dira.

Erosketa Azpeitia txartelarekin ordaintzea, datafonoko ticketetan agertuko da zaio bezeroari saria irabazi duen edo ez. Saria eskuratzen dutenek ticket hori bera aurkeztu beharko du taberna horietakoren batean, eta bost euroko doako kontsumoa gauzatu ahal izango du bertan.

Kanpaina hau eta urtean zehar Bertanek antolatuko dituen antzerakoak aprobetxatu ahal izateko, beharrezkoa da Azpeitia txartela izatea. Txartela Bertanen webgunean edo Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan eskatu daiteke.