Bertanek banatu ditu karnabaletako zozketaren sariak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko ots. 22a, 10:54
Saria jaso duten bost herritarretako lau. (Bertan)

Bost herritarrek ehun euroko erosketa bonu bana eskuratu dute herriko hainbat saltokitan egindako erosketak tarteko.

Bertan merkatari elkarteak banatu ditu karnabaletako zozketako sariak. Iosu Alberdik, Asier Bereziartuak, Maixol Rezolak, Iban Reyesek eta Veronica Gallarinek ehun euroko erosketa bonu bana eskuratu dute herriko hainbat saltokitan –Arrospide, Geu, Biur, Ostadar eta Irene Altuna– egindako erosketak tarteko.

Bertan bizi, bertan erosi!