Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2021ko urt. 7a, 11:12

Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak: 3.562, 33.390 eta 44.475. Irabazleetako bakoitzak 500 euroko erosketa bono bana jasoko du.

Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Errege Magoen zozketa antolatu dute beste urte batez. Zozketa horren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte bi erakundeek.

Horretarako, zozketarako zenbakiak banatu dituzte abenduaren 26tik Errege bezpera bitartean  herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean. Orain zozketa egin dute, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zeintzuk diren 500 euroko erosketa bono bana jasoko duten hiru zenbakiak: Ederti dekorazio dendan banatutako 3.562 zenbakidun txartela, Ekain abere osasunerako dendan banatutako 33.390 zenbakidun txartela eta Esnaola elektrizitate dendan banatutako 44.475 zenbakidun txartela.

Irabazleek urtarrilaren 31ra arteko epea dute saria eskatzeko.