Jaione Porras izan da Bertanen Ginkanako sari nagusiaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko abe. 30a, 12:54
Bertanen Ginkanako irabazleak sariarekin.
Elena Ucinek, Juanita Arrizabalagak, Alazne Mendigurenek, Lurdes Esteibarrek eta Irune Gurrutxagak ere lortu dituzte Bertan merkatari elkartearen Ginkanako sariak.
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak Olentzero eta Mari Domingiren Ginkana kanpaina gauzatu du abenduan. Ekimen horretan Bertaneko sei establezimendu desberdinetan erosketak egiten zituzten bezeroek Ginkana osatu eta zozketan parte hartzeko aukera lortzeko aukera izan dute. Era horretan, herrian erosten duten bezero "fidelenak" saritu nahi izan ditu Azpeitiko merkatari elkarteak.

Abenduaren 24an egindako Ginkanaren zozketaren irabazleak honakoak izan dira:

- 1000 euroko erosketa bonoa: Jaione Porras
- 200 euroko erosketa bonoa: Elena Ucin
- 200 euroko erosketa bonoa: Juanita Arrizabalaga
- 200 euroko erosketa bonoa: Alazne Mendiguren
- 200 euroko erosketa bonoa: Lurdes Esteibar
- 200 euroko erosketa bonoa: Irune Gurrutxaga
 
Irabazleek atzo jaso zituzten sariak.

Bertanek herrian kontsumitzeagatik eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei.