Bertan, eros dezagun bertan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko abe. 16a, 09:12

Azpeitiarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzeko asmoz, Gabon bideoa argitaratu du Bertan merkatari elkarteak.

Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak, Gabonetako bideo bat argitaratu du. Zetak taldearen Hegan kantua oinarritzat hartuta eta Deñe Garciaren ahotsean, Gabon erosketak herrian bertan egitera animatu nahi ditu herritarrak.

Inoiz baino egoera tristeagoa bizi dugun honetan, alaitasuna, poza eta dantzarako gogoa erakutsi dute Azpeitiko merkatariek.