24 saltokik eman dute izena Azpeitiko IX. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko abe. 11a, 11:37

Herriko saltokiak prestatu dira Gabon ospakizunetarako eta nabari da euren erakusleihoetan. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak IX. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute. 24 saltokik eman dute izena, eta abian da lehiaketa.

Lehiaketak bi atal izango ditu, herritarren saria eta epaimahaiarena.

Herritarrren saria Facebook bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko,  Bertan elkarteko Facebook orrian sartu behar da,  https://www.facebook.com/AzpeitinBertan/,  eta gehien gustaturiko erakusleihoaren argazkian "atsegin dut" eman behar zaio. Horrela, saltoki horren aldeko botoa emateaz gain, 100euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko da.

Bestalde, epaimahai batek erabakiko ditu jokoan diren beste sariak. Epaimahaiak lehiaketan parte hartzen duten erakusleihoak baloratuko ditu, Gabon jaietarako dekorazio onenak sarituz. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria jasotzen duenak 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Abenduaren 29an emango dira ezagutzera irabazleak

Irudian, aurreko urteko sari banaketa ekitaldia.