Stock Azokako zozketak baditu irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko ira. 18a, 16:40
Zozketaren irabazleak Azoka Plazan, saria eskuartean dutela. (Bertan)

Ainhoa Mendizabalek, Maite Arauzok eta Maje Elorzak 100 euroko erosketa bono bana eskuratu dute, elkarteko saltokietan gastatzeko.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Stock Azoka egin zuen Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak joan den ostiralean eta larunbatean, eta han izan ziren bezeroen artean 100 euroko hiru erosketa txartel zozkatu ditu, elkarteko dendetan gastatzeko. Zozketa horrek baditu irabazleak: Ainhoa Mendizabal, Maite Arauzo eta Maje Elorza. Hiru irabazleek dagoeneko jaso dituzte erosketa bonoak.