Bihar izango dute merkatariek 'Azpeitia zaindu' kanpainan izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | Ekonomia
2020ko mai. 21a, 19:17

Bihar, ostirala, amaituko da 'Azpeitia zaindu' bono kanpainan parte hartu nahi duten merkatarientzat eta ostalarientzat izena emateko epea. Bihar 17:00ak baino lehen eman beharko da izena. Horretarako, Bertanekin jarri beharko dute harremanetan 943-02 56 73 telefonora deituta, 'bertan.azpeitia@gmail.com' helbide elektronikora idatzita edota Bertanen bulegora joanda (Enparan kalea 34, behea). COVID-19aren ondorioz kaltetuak izan diren herriko merkatari eta ostalari guztiak batu daitezke kanpaina honetara.

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatu dute 'Azpetia zaindu' bono kanpaina. Maiatzaren 25etik aurrera 50 euroko balioa izango duten 1.500 bono aterako dira, eta erosleek 35 eurotan eskuratu ahal izango dute horietako bakoitza. Irailaren 30era arte erabili ahal izango dira bono horiek kanpainarekin bat egiten duten dendetan, tabernetan edota jatetxeetan.

Bertanen bulegoan (09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) zein 'online' erosi ahal izango dira bonoak (www.dendago.com/azpeitiazaindu webgunean).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu