Bertanek zozkatu ditu 500 euroko hiru erosketa bonoak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2020ko urt. 6a, 11:41

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak egin du Erregeetako zozketa. Matxin harategian banatutako 21.852 zenbakia, Etxahun delicatessen dendan banatutako 30.223 zenbakia eta Naiarten banatutako 30.858 zenbakia izan dira sarituak.

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak egin du Erregeetako zozketa. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek 500 euroko hiru erosketa bono ekarri dituzte herrira. Honako hauek izan dira saritutako zenbakiak:

- 21.852 zenbakia, Matxin harategian banatua.
- 30.223 zenbakia, Etxahun delicatessen dendan banatua.
- 30.858 zenbakia, Naiart serigrafia eta errotulazio dendan banatua.

Boleto sarituen jabeek urtarrilaren 31rako jarri beharko dute harremanetan Azpeitiko Udalarekin edo Bertan Merkatari Elkartearekin saria jasotzeko.