32 saltokik eman dute izena Gabonetako VIII. Erakusleiho Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 12a, 16:34
Herriko saltokiak prestatu dira Gabon ospakizunetarako eta nabari da beren erakusleihoetan. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak VIII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute eta 32 saltokik eman dute izena.\ \ Lehiaketak bi atal izango ditu, herritarren saria eta epaimahaiarena.\ \ Herritarrren saria Facebook bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko, Bertan elkarteko Facebook orrian sartu behar da (https://www.facebook.com/AzpeitinBertan/), eta gehien gustaturiko erakusleihoaren argazkiari \"atsegin dut\" eman behar zaio. Hori eginda, saltoki jakin baten aldeko botoa emateaz gain, 100 euroko erosketa-bonoaren zozketan sartuko dira parte hartzaileak. Aldi berean, \"atsegin dut\" gehien eskuratzen dituen saltokiak 200 euro jasoko ditu.\ \ Bestalde, epaimahai batek erabakiko ditu jokoan diren gainerako sariak. Epaimahaiak lehiaketan parte hartzen duten erakusleihoak baloratuko ditu, Gabon jaietarako dekorazio onenak sarituz. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duen saltokiak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria jasotzen duenak 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.\ \ Abenduaren 27an Sanagustin kulturgunean egingo den sari banaketa ekitaldian emango dira ezagutzera irabazleak.\ \ Irudian, aurreko urteko saridunak.