Anabel Iturraldek irabazi du irailean zozkatutako otarrea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 28a, 12:02
Bertan merkatari elkarteak beste sari bat banatu du herritarren artean. Hain zuzen ere, irailean erosketak egin zituzten eta horiek Azpeitia txartelarekin ordaindu zituzten herritarren artean otarre eder bat zozkatu zuen elkarteak, eta Anabel Iturralde izan da irabazlea. Iturraldek Pittinka paper-dendan egindako erosketagatik eskuratu du Despentsa Naturala saltokiak prestatutako otarrea.