Azaroaren 15ean egingo duten moda desfilerako modeloak behar ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | Ekonomia
2019ko urr. 9a, 17:15

Bertan Azpeitiko merkatarien elkartea datorren azaroaren 15erako moda desfilea antolatzen ari da. Duela pare bat urte bezala, Sanagustin kulturgunea herriko moda eskaintzaren pasarela bilakatuko da egun horretan. Desfilerako, nola ez, modeloak behar ditu elkarteak, 16-20 modelo guztira, eta lan horretan herriko jendeak parte hartzea nahi du.

Herriko arropa eta osagarri dendek udazken-negu denboraldirako dituzten produktuak erakutsiko dituzte, eta era berean, orrazkeren eta makillajearen azken joaerak ikusteko aukera ere egongo da. Horretarako, modelo lanetan aritzeko prest dauden emakume nahiz gizonezkoak behar ditu Bertanek. Ez dago adin edo taila mugarik; izan ere, profil ezberdinetako modeloen bila dabiltza.

Azpeitia herri bizia dela eta eskaintza zabala dagoela erakutsi nahi dute antolatzaileek, adin, sexu eta gustu guztientzako aukera eskainiz.

Desfilean modelo bezala aritzeko interesa dutenek 'bertan.azpeitia@gmail.com' helbidera idatzi edota 688 82 39 44 telefonora deitu beharko dute, izen-abizenak eta harremanetarako datuak emanez. Urriaren 15a, datorren asteartea, izango da izena emateko azken eguna.

Anima zaitez parte hartzera!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu