Herriko dendariek Stock Azokaren balorazio positiboa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 23a, 12:49
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak asteburuan egindako Stock Azokaren balorazioa egin dute. Herriko dendariek eta udalak egitasmoaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dituzte, hurrengo edizioetarako aldaketak egiteko eta bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko.\ \ Stock Azokaren aurtengo edizioaren datu deigarriena dendarien parte-hartze handia izan da sustatzaileen arabera izan ere, herriko 45 saltokik parte hartu dute egitasmoan. Aurreko edizioekin alderatuta, %20 hazi da parte-hartzaile kopurua, 2018an 37 postu izan baitziren azokan. Azoka Plaza eraberritu zenetik egin den hirugarren azoka izan da aurtengoa, eta saltokien inplikazioa \"oso modu positiboan\" baloratu dute Bertanek nahiz udalak.\ \ Salmenta postuez haratago, egitarau eskaintza zabala izan du Stock Azokaren 2019ko edizioak, adin ezberdinetako herritarrei zuzendutako ekintzak izan baitira momentu eta toki ezberdinetan: jolasak, magoak, pintxoak doan, zumba... Aldi berean, hiru erosketa bono zozkatu zituen Bertanek eta irabazleen izenak datozen egunetan jakinaraziko ditu.\ \ Salmentei dagokienez, oro har, balorazio positiboa egin dute dendariek. Azken urteetan bezala, ostiral arratsaldea eta larunbat goiza izan ziren salmenta une garrantzitsuenak. Edonola ere, jendearen joan-etorria etengabea izan zen Stock Azoka egunetan, eta eguraldia lagun, orokorrean egitasmoa \"oso jendetsua\" izan da.\ \ Bertan merkatari elkarteak eskerrak eman dizkie Stock Azoka posible egin duten norbanako eta eragile guztiei, hala nola Azpeitiko Udalari, apaintze lanetan lagundu duen Naiara LarraƱaga dekoratzaileari eta animazio lanetan aritu diren lagunei: \"Denak izan dira ezinbestekoak Azokaren arrakasta lortzeko\".