Bueltan da Prezio Juxtue lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | Ekonomia
2019ko eka. 3a, 08:59

Bertan merkatarien elkarteak telebistako 'El precio justo' lehiaketa mitikoa dakar Azpeitira. Produktu ezberdinez osaturiko erakusleihoa osatu du eta haren prezioa asmatzen duenak edo pasatu gabe gehien gerturatzen denak, oso-osorik eramango du saria etxera.

Herriko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, Bertanek guztiontzat ezaguna den lehiaketa bat jarriko du abian: Prezio Juxtue. Ekainaren 3tik 30era bitartean, herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek telebistan hain ezaguna egin zen lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Asmatu beharreko prezioa Rural Kutxaren bulegoan ikusgai dagoen produktu sortarena da. Besteak beste, telebista bikain bat, vintage bizikleta bat, tablet-a, mugikorra, kirol erlojua, eguzkitako betaurrekoak, robot xurgagailua eta abar aurki daitezk bertan.

Lehiaketan parte hartzeko nahikoa da ekainaren 30a baino lehen herriko saltokietan erosketak egitea. Horrela, erakusleihoaren prezioa zein den esateko aukera izango du bezeroak, eta bista apur batekin, saria bereganatu ahal izango du. Saria, noski, erakusleiho osoa izango da, produktu sorta osoa.

Kanpainaren oinarriak www.azpeitinbertan.eus webgunean aurki daitezke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu