Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sariak banatzen jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 25a, 11:20
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak beste sari bat banatu du. Martxoan zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu dugu, eta BegoƱa Sarasua suertatu da irabazle, Boers dendan eginiko erosketarengatik. Pastorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Sarasuak, Bertan elkartearen eskutik. \ \ Herriko saltokietan Azpeitia Txartela erabiltzeak sariak irabazteko aukera ematen du hilero: afariak, otarreak... Gainera, saltoki batzuetan deskontuak eskaintzen dituzte hurrengo etosketetarako. Azpeitia Txartela eskuratu nahi duenak Bertan elkarteko saltokietan, elkartearen bulegoan edota Rural Kutxako bulegoan (Foru Ibilbidea, 10) lor ditzake eskaera-orriak.