Mireia Letamendiak irabazi du Bertanek otsailean zozkatutako otarrea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 29a, 09:20
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak sari berri bat banatu du. Izan ere, otsailean zehar Azpeitia Txartelarekin herriko saltokietan erosketak egin zituzten herritarren artean produktuz betetako otarrea zozkatu du Bertanek, eta Mireia Letamendia suertatu da irabazle, Biur dendan egindako erosketari esker. Hori hala, Matxin harategiak prestaturiko saskiaz gozatu ahal izango du Letamendiak Bertanen eskutik. \ \ Elkarteak hilero egiten du fidelizazio zozketa Azpeitia Txartela erabiltzen dutenen artean. Txartela eskuratu nahi duenak merkatari elkarteko saltokietan, haren bulegoan (Enparan kalea, 1. 1.solairua) edo Rural Kutxaren Azpeitiko sukurtsalean (Foru Ibilbidea, 10) egin dezake eskaera. Azpeitia Txartelak, zozketetan parte hartzeko aukera emateaz gain, hurrengo erosketarako deskontuak eskaintzen ditu herriko saltokietan.