Jaso dute saria Erregeetako zozketako irabazleek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 14a, 15:11
Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Erregetako zozketa antolatu ospatu dute aurten, beste urte batez. Zozketa horren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte Udalak eta Bertanek.\ \ Abenduaren 26tik Errege bezperara bitartean zozketarako zenbakiak banatu zitzaizkien herriko dendetan erosketak egin zituzten herritarrei. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek zenbaki saridunak atera zituzten, 500 euroko hiru erosketa txartel oparitzeko asmoarekin.\ \ Zozketa egin zenetik astebete igaron den honetan, hirutik bi zenbakiren jabeak agertu dira: Miren Iztueta, Babesa Moda dendan banaturiko 07663 zenbakiaren jabea; eta Pili Olaizola, L. Xaxarki estetikan banaturiko 12947 zenbakiaren jabea. Bi irabazleek dagoeneko jaso dute saria irudian ikus daitekeen moduan.\ \ Hirugarren zenbaki saritua, 43652 zenbakia, Kolpeka oinetako konponketa dendan banatu zuten, baina oraindik ez du inork erreklamatu saria. Zenbaki horren jabeek urtarrilaren 31ra arte dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan merkatari elkartearekin harremanetan jartzeko (688 82 39 44) epea. Otsailaren 1etik aurrera ordezko zenbakia jarriko da indarrean, Kolpeka dendan bertan banaturiko 43772 zenbakia, hain zuzen ere.\ \ Bestalde, VII. Erakusleiho Lehiaketa ere egin dute merkatariek Gabonetan, eta Facebook bidez botoa emandako Herritarren Sarian parte hartu zuten lagunen artean zozkatutako 100 euroak BegoƱa Zabalarentzat izan dira.