Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, aurtengo...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 7a, 12:04
Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, aurtengo Gabonetan ere Errege zozketa egin dute Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hala, urtearen bukaera aldetik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eskatu zitzaien zenbaki saridunak ateratzeko. Zenbaki hauetariko bakoitzaren jabeak 500€ko erosketa bono bat eramango du Azpeitiko saltokietan gastatzeko.\ \ Honakoak dira hiru zenbaki sarituak: 07663 zenbakia, Babesa Moda dendan banatua, 12947 zenbakia, L. Xaxarki estetikan banatua, eta 43652 zenbakia, Kolpeka oinetako konponketa dendan banatua. Zenbaki hauen jabeek urtarrilaren 31ra arte dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan Merkatari Elkartearekin harremanetan jartzeko (943-02 56 73 - bertan.azpeitia@gmail.com) eta saria erreklamatzeko aukera. Urtarrilaren 31atik aurrera, saridunen bat agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak jarriko lirateke indarrean. Ordezko zenbakiak honakoak dira: 07749 (Babesa Moda), 12850 (L. Xaxarki estetika) eta 43772 (Kolpeka).