Bertanek zozketa egingo du Azpeitia Txartela erabiltzen dutenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko urr. 8a, 09:03
Bertan merkatarien elkarteak datorren astean zozketa egingo du Azpeitia Txartelaren erabiltzaileen artean. Urriaren 8tik 28ra bitartean Azpeitia Txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean hamar afari bikoitz zozkatuko ditu Bertanek. Ez dira edonolako afariak izango horiek; izan ere, Elikaguneako Xabier Izagirre sukaldariak prestaturiko dastatze menuaz gozatu ahal izango dute saridunek. Gainera, zuzeneko musikaz girotuko da gaueko ekitaldia. Afaria azaroaren 17an izango da, Azoka Plazan.\ \ Ez da Bertanek gisa horretako zozketa egiten duen aurreneko aldia. Aurretik, ekainean egin zen halako afari bat, eta orduko zozketak izan zuen arrakasta ikusita, egitasmoa errepikatzea erabaki du Bertanek. \ \ Oraindik Azpeitia Txartela ez dutenek Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), Merkatari elkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1-1), elkarteko saltokietan edo 'www.azpeitiatxartela.com/egin-txartela' webgunean dute horretarako aukera. \ \ Argazkian, ekainean egin zen zozketaren irabazleak.