Herriko merkatariek Stock Azoka egingo dute irailaren 21ean eta 22an

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko ira. 13a, 12:04
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Stock Azoka antolatu du iraila heltzearekin batera. Azpeitiko merkatariek irailaren 21ean eta 22an, ostiralean eta larunbatean, irekiko dute Stock Azoka.\ \ Ostiralean, arratsaldez zabalduko ditu ateak Stock Azokak, 16:00etatik 21:00etara. Larunbatean, aldiz, goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Ordu horietan herriko hainbat puntutan prezio beheratuetan erosketak egiteko aukera izango da. \ \ Aurtengoan, guztira, 37 saltoki izango dira azokan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituztenak. Stock Azokaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, eta bertan, 22 postu aurkitu ahal izango dira: Oinkari, Ilargi, Ubbo, Tilin Talan, Euskadi Sport, Babesa Moda, Mugi Kirolak, Arku, Koh Tao, Mina mertzeria, Irati GazteModa, LarraƱaga Kirolak, Nerea Eskulanak, Jostaldi Kirolak, Koket, Pipes, Otola, Aitzaki Kirolak, Zuri-Beltz, Esnaola, Haurtxoa eta Martina Isasti. Horiez gain, beste 15 postu jarriko dituzte dendariek, bakoitza bere saltoki aurrean kokatuta. Erdi kalean, Agirre Opariak, Geu, Biur, Gotain, Azkue, Iosu Optika, Furundarena, Luix Beltza, Jostaldi eta Ufito. Enparantza Nagusian, Saltoka Haur Oinetakoak, Frida eta Oskarbi eta Balentina Agirre Plazan, Edurne oinetako eta osagarriak eta Jose de Artetxen Arantxa Haur denda.\ \ Stock Azokaren edizio berri honetan, deskontu eta eskaintza hoberenak lortzeko aukeraz gain, aisirako tartea ere egongo da. Izan ere, adin guztietako herritarrei zuzenduriko egitaraua antolatu dute Bertaneko lagunek. Ostiral arratsaldean, 16:00etatik aurrera, haur eta gazteentzako puzgarriak eta jolasak izango dira plazan. Horrez gain, Stock Azokan erosketak egiteagatik pintxoak doan eskuratzeko parada izango dute herritarrek. Zapatuan, aldiz, haurrentzako tailerrak izango dira Plaza Txikian, 17:00etan hasita. Jarraian, 18:00etan, herritar guztiei zuzendutako DJ festa hasiko da plazan. \ \ Zozketa bat ere izango da ekimen honen bueltan. Azpeitiko etxe guztietara banatuko dira Stock Azokaren inguruko informazioa emateko esku-orriak. Horiek 100 euroko hiru erosketa bonoren zozketan sartzeko aukera emango dute. Zozketan parte hartzeko, esku-orrietan eskatutako datuak bete beharko dira, eta ondoren, asteburuan Azoka Plazan jarriko den kutxa batean sartu beharko dira. Stock Azoka amaitzean, zapatuko 21:00ak aldera, egingo du zozketa Bertanek, eta orduan jakinaraziko dira irabazleen izenak. \ \ Aukera ederra izango da asteburuaz gozatu eta herriko saltokien deskonturik hoberenak aprobetxatzeko. Galdu ezin den aukera!