Uda Digitala zozketaren lehen tableta eman du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko ira. 10a, 08:40
Uda sasoian ere herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, abuztuan Uda Digitala deituriko zozketa egin du Bertanek, Azpeitiko merkatarien elkarteak. Hala, abuztuan zehar zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean, eta hilabetea amaitzean, bi tablet zozketatu ziren.\ \ Astebete pasa igaro da zenbaki saridunak ezagutu zirenetik eta, momentuz, saridun bat agertu da, Azkue mertzerian banaturiko 8667 zenbakiaren jabea, hain zuzen ere. Carmen Lanceta izan da zorionekoa eta, irudian ikus daitekeen moduan, dagoeneko jaso du bere tableta.\ \ Beste zenbaki sariduna, 6361 zenbakia, Kukua dendan banatua, ez da momentuz agertu.\ \ Zenbaki honen jabeak irailaren 30era arte du Bertan merkatari elkartearekin harremanetan jartzeko (943 02 56 73 telefonora deituta edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita) eta saria erreklamatzeko aukera. Aipaturiko zenbakiaren jabea agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak izango luke saria, hau da, 6313 zenbakiak.