Bertanek zozkatutako afari bereziaz gozatu zuten zapatuan hainbat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko uzt. 9a, 12:57

Ekainean Azpeitiko saltokietan Bertan txartelarekin erosketak egin zituzten hainbat herritar saritu zituen Bertanek, eta horiek afari bereziaz gozatu ahal izan zuten zapatuan Azoka Plazan. Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak prestatutako afaria dastatu ahal izan zuten hogei lagunek; izan ere, hamar afari bikoitz zozkatu zituen Azpeitiko mekartari elkarteak. Afalostean, berriz, Enekoraren zuzeneko emanaldia izan zen.