Olatz Larrañagak irabazi du Bertanen bi lagunentzako afaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko eka. 25a, 10:02
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozkatu du Azpeitia Txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kasu honetan, maiatzeko zozketaren irabazlea Olatz Larrañaga izan da, Iris Mertzeria eginiko erosketagatik. Horrenbestez, Pastorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hilero errepikatuko da Azpeitia herritar txartelarekin,eta txartel hori herriko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute beti. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketetarako deskontuak ematen ditu.