Hamar afari bikoitz zozkatuko ditu Bertanek ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko eka. 6a, 09:10
Herenegun hasi eta ekainaren 24ra bitartean, martxan izango da 10 Afari Saritan kanpaina. Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak jarri du martxan egitasmoa, eta herriko saltokietan erosketak Azpeitia Txartelarekin ordaintzen dituzten herritarren artean afariak zozkatuko ditu.\ \ Afari berezia izango da, eta hamar gonbidapen bikoitz banatuko ditugu bezero guztien artean. Gainera, ordainketa egitean jakingo dute bezeroek saria egokitu zaien edo ez. Afaria uztailaren 7an, zapatuan, izango da Azoka Plazan, eta saridunek Xabier Izagirre sukaldariak prestatutako afariaz eta zuzeneko musikaz gozatu ahal izango dute.