Bertanek ere bat egingo du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko mar. 7a, 14:45
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak ere bat egingo du bihar, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Elkarteko bazkide diren saltokietan emakumeen garrantzia bistaratzea helburu duten mezuak ikusi ahal izango dira, eta, horrekin batera, globo moreekin apainduko dituzte erakusleihoak.\ \ Merkataritza sektorean ere emakumeak ezinbestekoak izaki, Bertanek ospakizunarekin bat egitera animatu nahi ditu elkarteko bazkide ez diren saltokiak ere.