Apirilaren 15era arte luzatuko dute Azpeitia Txartelaren merkaturatze kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko mar. 24a, 14:42
Azpeitia Txartela izaten ari den arrakasta ikusita, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak apirilaren 15era arte luzatuko du txartel berriaren merkaturatze kanpaina. Txartela ateratzen dutenek, kanpainako deskontuez gozatzeko aukera izango dute modu horretan. Bertaneko dendetan erosten duten bezeroek %15erainoko deskontuak izango dituzte merkaturatze kanpainak irauten duen bitartean.