Danborradako Doinuak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bego |
2006ko urt. 15a, 20:01

Urtarilaren 7an, Azpeitiko Udal Musika Bandak grabatutako, “Azpeitiko Danborrada” diskoaren aurkezpena egin zuten. Hamaika kantuk osatutakoa da, batzuk ezagunak, Sarriegirenak eta besteak Franzesenarenak.  Iruditzen zait, hainbeste lan egin ondoren, bere lana disko batean biltzea, Konpositore bati egin liteken opari hoberena dela. Gainera, edonork erosteko aukera izango dugu.

Kantu berri hauek direla eta, badaramagu urte batzuk, nahiz helduen, nahiz haurren Danborradan, urtero kantu berriren bat jotzen dela. Eta badirudi, arrazoi horrengatik  polemika txiki bat sortu dela.

Arazo edo kontu hau dela eta, batei eta besteei galdezka ibili naiz. Itxura denez, danborrada prestatzeko, urtero bezala, aurten ere Udaleko eta talde guztietako ordezkariak bilera egina dute. Han erabaki askoren artean, Franzesenari eskaera bat egin omen zioten, aurten pieza berririk ez jotzea, orain arte ateratakoak bai, baina gehiago ez.

Baina, dirudienez, osteguneko entsegura pieza berri bat eman omen zuen, jotzen hasi zirenean, jende batek entsegua utzi eta alde egin omen zuen, hartutako erabakia ez zuelako errespetatu.

Kontu honekin lotuta, lehengo urteko urtarrilaren 6an hitzak, Franzesenari egindako elkarrizketak honela zion:

---(Danborradako talde bakoitzari pieza bat egiteko asmoa erakutsi zenuen eta badirudi betetzen ari dela.

Bai, hala dirudi. Dagoeneko eskaerak behintzat hasi dira. Orain lau egun Irrintzi taldekoek haiei ere pieza bat egingo al nien galdetu zidaten. Ideia bat badut, gero gustatu ala ez beste kontu bat da. Pozgarria da piezen aukera bat izatea, beti berdinak jotzen jendea aspertu egiten delako. Gero eta pieza gehiago eduki herrian, herrikoak direnak hobe, tartekatzeko aukera gehiago edukiko dugulako),

Hau irakurrita, zer esan nahi du, urtero pieza berri bat gehituko duela?. Pieza berdinak jotzen jendea aspertu egiten dela?, taldeekin hitz egin al du?

Neuri, orain arte atera dituen piezak gustatzen zaizkit eta ez zait gaizki iruditzen Enparantzan jotzea, baina, urtero bat gehitzen bada, danborradak duen tradizioa, doinuen aldetik, apurtzeko arriskuan ikusten dut. Sarriegiren doinuak, gero eta gutxiago entzuten ditugulako.

Nire ustez, polemikarik ez luke egon behar talde guztiek hartutako erabakia errespetatzen bada.

Ondo pasa Sansebastianak!

Bidali:  

Erantzunak

Danbor jolea | 2006-01-16 : 09:01

Gustuko dut idatzi duzuna Begoña. Geuk ere lehengo urtean eta aurten gai honen inguruan asko hitzegin dugu, eta azkenean ideia nagusi batera heldu gara; orain urte batzuk jotzen ziren piezak betikoak ziren ezagunak eta denok (gehiago edo gutxiago) bagenizkien eta horrelaxe ateratzen giñen 2 entsegu eginda. Orain aldiz ez zara lasai ateratzen, zeren badakizu egongo direla bizpairu kantu arrastorik ez duzuna nola doazen, eta okerrago oraindik banderaren bajada tokatzen bazaizu zeren hjan talde gutxiago izaten da eta akatsak nabarmenagoak dira.
Ostegunean ez dakit jendea joan zen hala ez baina Frantsezenak esan zuenean berri bat joko zela bai egon zela txistu eta horrelakoak" Aurten ez dugu joko baina belarria egiten joateko" horrek zer esan nahi du? Hurrengo urtean saiatuko dela pieza berri hori ere sartzen danborradaren errepertorioan.
besterik ez.

Beste danbor jole bat | 2006-01-16 : 11:01

Nik somatu dudanaren arabera, eta ez nire taldean bakarrik baizik eta orkorrean, jendeak ez duela momentu behintzat pieza berri gehiagorik nahi, daudenekin nahikoa eta gehiegi ere badela.
Bai tanbor joleen artean eta bai ikusleen gehingoan, San Sebastianetako betiko piezak dira gehien gustatzen eta bizitzen direnak ematen duenez, Sarriegirenak alegia.
Pieza berriak jotzearena nik uste denen artean adostuta egin beharko litzekela, udala, taldeak eta musika banda.
Datu kurioso gisa, azken enseguan, zuzendariak "akordatzeko" pieza berri bat (helduen taborradan bai behinipein) bi aldiz jo arazi zuenean, talderen bat besoak gurutzatuta gelditu zen tanborrik jo gabe eta besteren batek ere frontoitik ospa egin zuen. Horretaz gain, kejaren bat edo beste ere entzun zen... komentatzeko bakarrik, adierazagarria iruditu zaidalako eta honekin zerikusia baduelako.
Gainontzean, ondo pasatu San Sebastianak, eta pieza zahar nahi berriekin disfrutatu!! ah!, eta sokamuturrarekin ere bai, SOKIEEEE!!

arrazoi | 2006-01-16 : 13:01

arazoi duzue. jendiek eztu pieza berri gehiagi nahi, nazkau iten gea beti berriyek ikasten. honela jarratiuz geo ze pasakoa betiko piezekin? ba badaukat erantzuna: galdu egingo direla! eta guk piezak ikasi beste batzuk ondo geratzeko ba etzait ondo iruitzen.
Nere ustez nahiku da dazkeun kantuekin, hauek, hau da, alegia, betikuk ondo jo ta bi, hiru azken berri hauek ikixi ta kitto!! nahiku da!!!
agur bero bat ta ondo pasau 2006ko San Sebastianetako aurtengo tanborradi!

desinformazioa bolo bolo | 2006-01-17 : 12:01

hau da marka, horrelako kontuekin ere lixkarra. hasteko ta behin pieza "zaharrak" ez dira sekula galduko, hoiek kentzeko asmorik ez dagoelako. beraz alde horretatik zuen kezka-kexuak hutsean geratu dira. 1-arai zera esan nahiko nioke, danborradan lasai ateratzeko modu bakarra gehiago eta gogoz entseatzea dela eta ez pieza berriak ondo ikasteko baizik eta zaharrak ondo jotzeko. oraindik betiko piezatan akats haundiak egiten direla ez ahaztu. aurreko asteko entseguei dagokionez, bileran adostuta geratu zen pieza berriren bat entseatzeko aukera egongo zela eta entsegua amaitu ondoren nahi zuenak bertan geratu eta pieza hori erakutsiko zitzaiola.beraz ez dut uste inork hitza bete ez duenik. eta bukatzeko zuen hiruron iritzietan isladatzen da azpeitiarren parte-hartze eza eta erosotasuna. danborradak beste gauzak bezelaxe aurrera egin behar du lehengo oinarriari helduz eta hori da egin nahi dena. ze irudituko litzaizueke ostiralero etb-k pilota partida berdina emanog balu behin eta berriz... ba berdian gertatzen da hemen. hurrengo urtean 50.urteurrena izango du helduen danborradak eta zer ekarpen egin diogu guk? zorionez aurten bi taldek lehenengo aldiz san sebastian eguenean danborra joko dute, beste guztien ezezkoaren ondotik. hor lehen aipatutakoaren islada garbia. ideai berri guztiei ateak ixten zaizkie eta egiten dena ere kritikatu egiten da. frantzesena jaunak ez du bere errepertorioa gain jartzeko asmorik, berak mila aldiz esan du jada. eta pieza berri guztiak ez dira bereak (txokolo, goizeko diana...) nabarmenkeriaz aritu izan balitz beste musikarien piezarik ez zuen moldatuko ba... denak du bere neurria eta danborradak ere berea poliki poliki eramango du inongo astakeririk gabe eta denen artean adostuta, egon ziur horretaz. eta pieza "zaharrak" betiko moduan eta betirako geratuko dira. neurririk gabeko gauza bakarra herrian eta danborreroen artean sortu den "sikosia" da. festa kontua dan ez besterik. hori bai gogoz hartu beharrekoa ta hori da hemen falta dena. egina ematea nahi izaten dugu guk ezer jarri gabe. horra hor gaixotasuna.

laugarrenari | 2006-01-17 : 15:01

- 20 talde eta 800 danborjole, parte hartze eza non???
- 50. urteurrena, zer ekarpen egin digou guk? betiko Sarriegiren 4-5 piezaz gain, helduen danborradan Francensenaren (bereak eta moldaketak)beste horrenbeste, tanborrada bikaian osatuz bai partehartzetik eta bai jotzen diren doinuen kalitate aldetik. Gutxi al da? zuretzat zein izango litzateke 50. urteurrenerako ekarpen egokia?
- ETB-ko pilota partidaren adibidea txorrada hutsa iruditzen zait.
Goiko biek eta blog-lariak esan nahi dutena (nire uste apalean hori ulertu dut behintzat), gaurdaino tanborradak hartu duen bilakaera ona eta NAHIKOA dela oraingoz, Azpeitiko piezak sartuaz baino betiko doinuek ematen dioten betiko tanborrada kutsu hori galdu gabe, biak uztartuaz festa bikain bat osatuaz, ez besterik. Hemendik aurrerakoak, pieza berri gehiago sartzeak alegia, agian orain dagoen oreka hori puska dezakela. Horixe bakarrik.
Baina gauza batean arrazoi dezu, festa kontua da, eta disfrutatu dezagun denok. ondo pasau San Sebastianak!

ane | 2006-01-17 : 16:01

laugarrenari, adibide xelebrea jarri duk jartzen hazi eta ez buru eta ez hanka ez daukak , en plan listo idatzi duk eta garbi utzi dek pnv ko zinegotzi bat haizela prepotentzi horrekin idazteko ez netxebilek urruti ez?

Anerekin ados | 2006-01-17 : 16:01

Ederki asmatu dun Ane!!Hori dun egi borobila, bere informazio pribilegiatua guri aurpegitik pasa nahi izan din baina garbi geratu den ze kalañatakoa den!!
Eta nik beste gauza bat esan nahi nuke, "danborradak aurreratzen joan behar du" ados nago horretan baina doinu berriekin bakarrik egite alda aurrera? ez al da pauso garratzitsuagoa talde guztietan gizon eta emakume ateratzea agian? nik beste gauza pila bat ikusten ditut eta hoiekin askoz gehiago egingo genuke aurrera eta ez doinu berriak sartuaz

itziar | 2006-01-17 : 16:01

donostin urtero pieza berdinak jotzen dituste, hori zer da partido pelota berdina ikustea urtero? edo zer ezan nahi duk azpeitiarrak espabilauok direla

itziar | 2006-01-17 : 16:01

donostin urtero pieza berdinak jotzen dituste, hori zer da partido pelota berdina ikustea urtero? edo zer ezan nahi duk azpeitiarrak espabilauok direla

4ak erantzunez | 2006-01-17 : 17:01

5.ari: san sebastian egunez bi talde arratsaldez ateratzeko ideia bakoitzetik 15/20 lagun nahikoak, denak ezetz eta azkenean bi talde borondatez aterako dira, horra hor parte hartzea. disko berriko danborrak grabatzera joateko 10 lagun bilatu ezin, horra hor parte hartzea. danborrada kutsua zein piezak ematen duen ala zeinek ez, zer dago ezarria ? zure ustez bai, hori bai txorrada. ekarpenak gauza berriak dira, ekimen berriak, ez piezak berriak jo edo ez. adibidez aurten san sebastian egunez lehenengo aldiz bi taldek danborra jotzen irtetzea. festa egitaraua betetzen eta osatzen joatea alegia. gainera uste dut garbi utzi dudala denen adostasunarekin egin beharreko kontua dela. 6.ari berriz "lista" irteerak zureak direla esan nahi nizun, ez naiz ez zinegotzia eta ez eaj-takoa eta ez dut informazio "pribilegiaturik". gainera urte batzuk badira lan kontuengatik danborradan irteterik ez dudala (asko gustatzen zaidan harren) hortik atera kontuak. eta gustatzen zaidalako eman dut neure iritzia. azkenari, donostian zer egiten duten heuren arazoa da, gurean ideai berri batzuetaz bakarrik ari gara festa giroa indartu asmoz, ez besterik. beraz zuen irain politiko hoiekin ez zoazte inora. beti errekurtso bera erabili behar tristea da hori gero.

4ei | 2006-01-17 : 17:01

ez nauk puntie atatzen hasiko baino orokorrien arrazaoi daukek, oain nere lagun bat diskuen grabaketa jun huan barratsu taldetiken ta osau ziela bazakiat beraz billau billau, billau zixkiaben.

7ari | 2006-01-17 : 17:01

oaine ari zea kaka nahasten. nik dakitela behintzet azpeitiko taldietan ez dago inongo eragozpenik neskak ateatzeko. ez dakit talderen baten oaindik txorrada hori bal daon baino gehienguen ez. ta geo ta neska geiok ertetzebe, beraz hortan aurrea aspaldi ein du azpeitiko danborradiek. arazo hori orokorrien gaindituta dago.beraz lehenengo gauzak jakin ta gero...

ba aleike!!! | 2006-01-17 : 17:01

laugarrenak esan dun gauze bakarra ideia berriyei atie zabaldu bertzakola eta azpeitiarrak ez diela parteartzailiek. ta hori egiye da.danborradie ein da daolako ertetzeu jendiek. oain eiten hasi ber balitz ez lekebe ez ta erdiyek ertengo. ta geyo ensayau ber balitz e ez. ze hemen iritzi bat emateatik jendiek ola jarri ber al du ta gainea beti iriziyek zer die partidu politiko batenak? bueno faborez. ez ta zea esan balure.

nik bonbillori | 2006-01-17 : 18:01

hi bonbillo hi ze haiz beste danak baino geyo? erretzie debekauta zaola esan da hi puru haundiyekin azaldu? ez diat debekau debena atik esaten, bestalde logikue dek, baizik eta ordubetien erregabe eon tzien beste erretzaile danaatiken. bestiek errespetau baldin bazeben hik zeatik ez? bereziye izengo haiz hi, zezena arrastaka eman ta erregaloz betetako kamioi bat txofertzekelako, no te jode!!

mariaxux | 2006-01-17 : 18:01

horrek eman dun iritziye emateko ez dao informaziyo berezik auki ber, nik kontu hoiek entzunda nauzken lenore ta kalien entzundare ez udaletxien. zeatik politizatzea dana. aurrekuekin ados. pertsona horrek baten bat iraindu al du, ze ankerkeri esan du ba. errespetue meezikou ba.

3garrenai | 2006-01-17 : 19:01

zuk lehen aldiz ikasi zenituenean pieza zaharrak zuretzat berri izango ziren ba, ta orduan sarriegi ondo geratzeko egin al zenuen?ez ezta? ba orain berdina gertatzen da.

1ai ta 2yei | 2006-01-17 : 19:01

ostegunien batzuk jo gabe geldiu ziela esan dezute, zeintzuk? nik ez nian inor ikusi jo gabe oseake ez hituan asko izengo. ta gero jendiek aldein eintzula, zenbatek? bostek o seirek gehienez ta ez talde oso batek.2yei hori ulertzezikok behintzet.han altzeundeten? informaziyue pixket esajerau ein ote zuten iruitze zetak. zeatik? etzakiat.nik e hemen batek esan dun bezela "sikosi" apur bat ikusteyat ta aoindik ez diat ulertu zeatik. hemen gertatzeana dek gauz batzuk eiteyenien beti aldatzeko eskaera bat o zeoze berriye ein berkolitzekela esaten ai gaituk, ta geo ein nahi danien hori ere kritikau eiteyau. nik usteyat udalak eta shuberrek hitzein berlekebela ta hau dana argitu,jendie lasai uzteko batipat ze paja mental askotxo somatzen ai nauk.pieza zaharrak galdu? berri danak bezperan jo? baino hori nundik atea dezute.beitu, aurten san sebastian egunien atsaldez izengoan danborradie ta holako danborradak dituk earrak pieza berriyei lekue eiteko.hola danok gustoa.bezperan danak jo berrik ez eta bestalde jendientzako entzungai. zenbat eta gauza geyo ta hobeto. ez zorau ta ondo pasau!!

nerea | 2006-01-17 : 22:01

17 garrenai, sarriegiren piezak ez dira ez zahar eta ez berri, betikoak baizik. danborradarako eginak.

nerea | 2006-01-17 : 22:01

17 garrenai, sarriegiren piezak ez dira ez zahar eta ez berri, betikoak baizik. danborradarako eginak.

Azpeitiarra | 2006-01-18 : 10:01

Pieza berriyek sartu behar badira hasi Saninaziyon martxien kendu eta berriye eiten eta karnabaletakuek ere aldatzen, hoiek ere ikutu, ia atrebitzen dan.

ana | 2006-01-18 : 11:01

gauzak patxaran esatea hobe da, ez du merezi kabreaute idaztea, hemen gauza bat dago arg, i jende batek ondo ikusten du pieza berriak sortu eta kaleratzea, beste batzuk, esaten dute berriak bai baina atera diren horiekin neikoa dela, ez dela beharrezkoa urtero berri bat sartzea, eta biak dira errespetagarriak

sinixten lanak-18/20yei | 2006-01-18 : 11:01

ta zeatik ez ditu ba karnabaletako doinu berriyek eingo, zer dao debekaute. ze eiteizu zuri molestau. ta hemen ze einda danborradako piezan bat kendu? ordun san inaziyona zeatik kendu ber dala diozu? gezurrik ez esan faborez. ah nazkie emateit honek, ze kendu ta ze kendu ondoko, danborradan ze kendu dan esaizu faborez. ta ze pieza aldau die. berriyek ein ditu, berriyek!! 17yei esan sarriegin piezak etzitula jangoikuek atea, sarriegik baizik ta bere garayen hemenguek bezelaxe pieza berriyek izen zien zuk nahi o ez nahi, ta lehenego aldiz ikasi ber ditunantzako ere berriyek die. hau dek herri putie !!

hori da | 2006-01-18 : 12:01

hori da nik esan nahi nuna, ez daola ola jarri berrik. beti berdin hemen. gainea jendiek informaziyo eskasa dabilki ikustanez. zaharrak ez die kenduko, ta berriyek danak adostuta etorrikoye ta adostasunik ez baldin badao batez!!!!!!!!! ta kitto eztabaida lerdo honekin.

zaharrak ez dire kenduko? | 2006-01-18 : 14:01

Jundeko urtien jaoltzan Tatiago plazan?
Senbat urte jotsen.. eta orain lekue utzibehar urteroko inbentuei

24ari | 2006-01-18 : 18:01

hik ze esan nahi dek, etzak ulertzen. tatiago lengo urtien jo huen ta ziur eon zaharrak ez diela kenduko,tatiago kalien e jotzek beti. ZEINEK ESAN DU ZAHARRAK KENDU EIN BER DITUBELA? BAINO ZORAU EZ GEA BA EINGO. UDALAI FABOREZ HORI BEHINGOZ GARBI UTZI DEZALA ESKATZEYOT NIK HEMENDIK. DANOK KASKAU EIN GAITUK !!! EGIYE GALANTA HOR BATEK ESAN DUNA,JENDIE INFORMAZIYOIK GABE ZABILEK. GAI HONEKIN HAINBESTE LERDOKEI, HAU EZ DEK NORMALA !!!

azkenien | 2006-01-19 : 10:01

haber oain ze esan ber deben kritiko hauek danak. gaur danborradie ta ...ZE PIEZA BERRI JOTZEA AURTEN? BATEZ,LEHENGO URTIEN JOTAKO BERDIN BERDINEK!! ZE PIEZA ZAHAR KENDU DA? BATEZ BETIKO DANAK HOR NUN DAUDEN TA OSO ONDO IRUITZE ZAT. ENTSEGUTAN ZENBAT PIEZA BERRI JO DIE? BAKARRA TA BI ALDIZ, 5MINUTUKO KONTUE. HOR GOIEN BATEN BATEK ZE ESATE ZUN SHUBERREK PIEZA BERRI HORI JOTZIE ERABAKI ZULA TA... GEZURRE HORIRE.LEHENENGO ENTERAU TA GERO KRITIKAU!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu