Egunean zehar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bego |
2006ko urt. 11a, 08:01

Ez dakit inoiz gerta zaizuen, noizean behin izaten dira halako egun xelebreak, ba, hauetako bat lehengo astean izan nuen.

Goizean, ordenagailua piztu eta korreoa irekitakoan honelako hau aurkitu nuen: Bazenekien, Otan-eko banku digitaleko datuen barrena, edozein internautak bere pasaporte edo nortasun agirira iritsi lezakeela?. Oso modu sinplean, tekleatu ezazu zure izen- abizenak eta gainera zure argazkia ere ikus dezakezu. Berehala sartu ditut nire datuak eta hor azaldu zait nire argazkia, harrigarria benetan!, egia esan nahiko barre egin dut neure burua ikusi dudanean. Hemen ipintzen dizkizuet  web-orriaren datuak:

http://www.scrolllock.nl/passport/

Gero banoa kalean behera, espaloitik, eta hor dator gizonezko bat leku beretik gorantz, parera iritsi  garenean, hor hasi gara, neu alde batera eta bestea alde hartara, bera beste aldera eta neu ere bertara, horrela lau edo bost aldiz eta azkenean elkar topatu eta ia ia musukatu ginen, azkenean parrez banatu gara.

Eguerdian, irratia piztu eta lehen Loiola Irratia entzuten nuen frekuentzian orain Radio Maria entzuten dut, halako batean lortu nuen konektatzea eta han ari ziren  tratu txarren inguruan eztabaidatzen, eta halako batean tertuliano batek hau bota zuen: Hoy en día las personas mayores también sufren malos tratos por parte de las nueras y nueros, nueros?, orain arte yerno hukan ba, badaezpada hiztegian begiratu eta ziurtatu nuen hala zela. Ba, kontu honekin ere gertaera bat gogoratu dut, Azpeitiar batek bere alaba eta suhia presentatzeko orduan horrela esan omen zuen, aqui mi hija y mi blanco.(suhiye).

Arratsaldean Azkoiti aldera paseatzen noala, hor dator kriston kamioia, semaforoa gorrian zegoen eta gelditu egin behar, aurreko partean kristalaren gainean, bi izen zeuzkan idatzita, Mikel eta Naroa gero alboan, eskuin aldean, goitik behera, “ eta Jon”, azkeneko hau, seguraski, ezustean etorritakoa izango zen.Eta txoferrak bere eserlekuaren atzean izugarrizko egutegia zeukan, ohizkoa duten horietakoa,  neska  bat biluzik, eta hau ikusita nire baitan pentsatu nuen, eskerrak argazkia atzeko partean daukekan bestela  horri asko begiratzen ba diok,  laster dut istripuren bat.

Ia etxera iristear nengoela, eguraldiak izugarrizko itxura txarra hartu zuen, honek ere gertaera irrigarri bat gogoratu zidan.

Aiako Altzola auzoan, orain dela urte asko gertatutakoa omen da. Dirudienez, bolada batean oso eguraldi txarrak omen zituzten,  eta egun batean, horrelakoxe egun iluna jarri omen zen, txingorra edo harria egingo zuen beldurrarekin, apaizarengana jo zuten  laguntza eske, honek elizara eman zituen konjurua eta errezoak egitera, apaiza pulpitura igo eta hau bota omen zuen:

-Karga la karga, karga Izarraitz, deskarga Ernio, guarda la Altzola eta endemas Semeola!.

Apaiza, Semeola baserrian bizi omen zen. Honek ere, tontotik ezer ez.

Eta egunari errematea emateko, telebistan, urteko gertaera garrantzitsuenak ematen ari ziren, horien artean Aita Santua trikornioarekin azaldu zen,  falta zena!, “Trikornius I”.Amen.

Bidali:  

Erantzunak

Juan Joxe | 2006-01-11 : 16:01

Ez den makala erten Begoña, oso faboreziuta ikusi diñat nere burua.....

patxitrapero | 2006-01-11 : 21:01

ze ona txoferrarena!

Sare | 2006-01-14 : 22:01

BEgoña, zure irakurle berri bat nauzu. Horrelako egunak apuntau ein behar dia e!!
Txarrena da, batzuri kosta egiten zaigula eguneko gertaerei nolabaiteko zukua ateratzea eta beraietaz guztiz gozatzea!
Bejondeizula hortaz!
Segi, segi kontatzen...

Azkoitiarra | 2006-01-18 : 11:01

Nik ere ikusi det nere pasaportie, eta ni ere oso iletsua atera naiz!!! Parre pixket egin det, merezi du ikustie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu