Duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bego |
2005ko aza. 16a, 18:11

Humberto Reis, 82 urteko diputatu erregionala,  Brasilgo Teresina hirian, bertikalki edo zutik, hilobiratu zuten berak orain dela bost urte eskatutakoa errespetatuz.

Notiziak, komunikabide guztietan izan du oihartzuna. Neuk lehengo aldiz irratian entzun nuen, gero egunkarian irakurri, eta egun berean, telebistan ere eman zuten horren berri, eta ez naiz batere harritzen.

Niretzat, ordea, notizia ez da zein erara lurperatu zuten, baizik zergatia.

Dirudienez Reis jauna, Partido Trabalhista Brasileño (PTB)ko kidea izan zen, diputatu aukeratu eta 13 agintaldi, 52 urte eman zituen Piau-ko biltzar legislatiboan . 1947 urtean hasi eta 1999an bukatu zuen bere kargu politikoa. Horregatik, Guinness liburuan sartuta omen dago.

Bere familiak dionez, sekula ez omen zuen burua makurtu inoren aurrean eta hilda gero ere ez zuela egingo, esanda omen zeukan, horregatik zutik hilobiratzea.

Ezohizkoa da gizon honen portaera, hainbeste urte pasa kargu horretan eta sekula ez omen zuen inoren sosik hartu, oso gizon zuzena izan omen zen, hala dio bere seme batek.

Urrutiko kontuak dira eta horregatik sinestezina iruditzen zait, gaur egun horrelako gizon bat egon litekeenik, badakizue, hainbeste urte pasa ezkero kargu publiko batean, dirua tentagarria bihurtzen da, bueno, hori da, behintzat inguruan eta bazter guztietan ikusten duguna, horko txantxuloak eta horko azpikeriak. Noizean behin, periodikoan etortzen da kargu-uzteren baten berri, eta uzten dutenean, gainera, gustura, txarrena da bizkarra ondo estalita joaten direla eta poltsikoak ondo beteta.

Gizon honek  karguan iraun duen denbora berriz, gehiegia iruditzen zait, nik usten nuen, gure udalak zeukala  Guinnesseko errekorra…., baina, ez, oker nenbilen, hau irakurrita, bigarrengo postuan egongo gara.

 

Bidali:  

Erantzunak

POLITIKORIK EZ | 2005-11-16 : 18:11

Dudeik eztet eiten politikuen "txantxulluekin", behin poltronan eon eta geo eztebe utzi nahio ezeten, edo norbaitek dude eiteu??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu