Zinema areto berria

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bego |
2005ko urr. 26a, 08:10

Uztarriako web-orriak zekarren atzo notizi hau, Izarraitz pilotalekuko lokalak moldatuko dituztela epaitegiarentzako, dirudienez, gaur egun dagoen lekuan obrak egin behar dituztelako.

Epaitegiaren notiziarekin jarraituz, horrela dio, beheko eta lehen solairuak hartuko dituela, mila metro inguru, gaur egun hutsik daudelako. Gainera, pilotalekuaren jabetza Udalak omen dauka.

Hau irakurrita pentsatu nuen, agian, soluzio edo alternatiba bat izan litekeela Soreasu zinema-aretoarentzako.

Gainera, abantailak bakarrik ikusten dizkiot.

Begira, aretoa prestatuta daukagu, eserleku pila bat daude, beheko eta goiko solairuan. Zineko pantaila ipintzeko, primerako pareta daukagu aurrean, hor ipini dezatela oihal egoki bat eta listo.

Abantailarekin jarraituz, elbarrituentzako igogailua du, komunak ere baditu, larrialdietarako irteera ere, txutxeriak edo trago bat hartzea nahi duenak  badu taberna.

Zinema proiektatzeko makina edo tramankulua non kokatu? horretarako nahiko leku dagoela pentsatzen dut. Gainera, aurreko batean, Soreasun, honen ardura daukanak, komentatu zidan, oso erraza dela desmuntatu eta beste lekuren batean ipintzea.

Azpeitiarrak, antzerki zaleak garenez, horretarako ere primerako lekua, aurrean eszenatokia ipintzeko nahiko leku.

Pentsatzen dut, zerbait egin beharra daukagula, Soreasuko proiektu berri horrek, denbora asko tardatuko du eta bien bitartean, 14000 biztanle dituen herri bat, zinema-aretorik gabe egotea ezinezkoa dela iruditzen zait.

Oso erraza daukagu, geratzen zaigun bakarra, proposamen hau udalari zuzentzea.

 

Bidali:  

Erantzunak

jkare | 2005-10-26 : 13:10

Ez dakit nori dagokion horrelako erantzukisuna, baina, behin behinekotzat hartzekotan eta puntualak badira tira...Hipotesi baten sartuta: Azpeitin zaleak asko eta era askotakoak. Egia da frontoia gutxi erabiltzen dela orokorrean eta erabilpena ematea oso ondo. imaginatu astebukaera bat zinea eta jendea kolan sarrerak erosteko negua da eta barruan 50 lagun zinea ikusteko zai. Sartzen gara eta denak sakabanatuta hotza seguruenik eta oiartzuna, filmea hasten da eta ordu eta erdi inguru geldik egon ondoren, filmea nolakoa den arabera, atera eta ze nolako hotza eta ze gaizki egon naizen eserleku horietan, beste gauzen artean.
Lekua oso inportatea da zinea kondizio honetan ikusi nahi ba dugu. Ez dut uste orain hasi behar dugunik kexatzen zinea ez dugula eta,nahikoa denbora izan dugu. Zerbait pentsatzekoa izan da baina ez dugu ezer egin.Orain zuloak tapatzea merezi du? Irteera egokiagoan egon daitezke baina ez dugu horretaz lasai ausnartu eta beraz merezi duguna daukagu. Denbora gehiegi pasatu dugu berria egiten bitartean zer egin baino. Hiru urte lehorrean ondo etorriko zaizkigu ausnarketa sakonak egiteko eta (nahi duenak atzera bagiratu eta zerbait ikasi)ondorenak atera ahal izateko. Barkatu baina horrela pentsatzeak zizara asko mugitu dizkit.

madrildik | 2005-10-26 : 14:10

Aurrekoak esandakoarekin gustix ados,hotzaz gain frontoiak duen akustika ez da egokiena zinema ikusteko... "PARTXEAK" jarri beharrean planifikazio sentsudun bat egin beharko luke udaletxeak, Azpeiti bezalako herri batek zinema on bat bahar bai du...
Bitartean, herri askotan egiten duten bezala plazan, frontoi txikin, izarraitzen, etab bezalako tokietan emanaldi publikoak egin daitezke...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu