Salda Badago jardunaldi feministetara joateko izena emateko aukera izango da urriaren 3an Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Basanderiek asanblada feminista. 2019ko ira. 27a, 15:49

Basanderiekeko kideak 16:00etatik 19:00etara bitartean Emakumeen Txokoan izango dira, izena eman nahi dutenei laguntza eskaintzen. Asanbalda feministako kideek dei egin diete jardunaldietara joateko asmoa duten lagunei mezu bat bidal dezaten basanderiek@gmail.com helbidera, kontaktu zuzena izateko, jardunaldietara zenbat lagun joango diren jakiteko eta egitasmoaren gaineko informazio osagarria helarazteko. 

Salda Badago izenburupean, badatoz Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, eta horietan parte hartzeko izen-ematea egiteko aukera izango da urriaren 3an, osteguna, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Basanderiek asanblada feministako kideek badute jardunaldietara joateko asmoa, eta gainerako herritarrak hitzordura joatera animatu ez ezik, izena emateko bidea erraztu nahi izan diete. 

Jardunaldietarako izen-ematea urriaren 7an amaitzen da, eta Internetez egin daiteke, honako lotura honetan. Dena den, izena ematerakoan arazorik balego, interesa dutenek urriaren 3an Emakumeen Txokora agertu besterik ez dute, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, Basanderiekeko kideek laguntza eskainiko diete interesatuei.

Jardunaldietara joateko autobusa

Basanderiek asanbladako kideek aurreratu dutenez, jardunaldietara joateko autobusa antolatzeko asmoa dute, baina aurrerago jakinaraziko dituzte horren gaineko xehetasunak. Hori dela eta, asanbaldako kideek dei egin diete jardunaldietara joateko asmoa duten lagunei mezu bat bidal dezaten basanderiek@gmail.com helbidera, kontaktu zuzena izateko, jardunaldietara zenbat lagun joango diren jakiteko eta egitasmoaren gaineko informazio osagarria helarazteko. 

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an egingo dituzte Salda Badago jardunaldiak. Informazio gehiago, hemen