Martxoaren 8an

Amantalak balkoira, emakumeak* kalera!

Erabiltzailearen aurpegia Basanderiek asanblada feminista. 2019ko mar. 6a, 18:14

 

Martxoaren 8an, Azpeitiko emakumeok* greba egingo dugu! Ez dago olatu hau geldituko duenik! Atera amantalak balkoira, eta irten kalera, heteropatriarkatu kapitalistari planto egitera. 

Hona hemen Martxoaren 8ko egitaraua:

- 10:30. Kalejira. Sanjuandegiko Baigera aurreko plazatxotik abiatuta, herriko plaza nagusira.

- 12:00. Plaza Txikian elkartu, eta pixkanaka herriko plazara sartzen joango dira, bertan lekua hartu eta mosaikoa osatzeko. Txupinazoa botako dute.

- 12:00. Dendak itxita. "Herriko dendariek grebaren aldarriekin bat egiteko, dendak itxiko dituzte", azaldu du Basanderiek talde feministak.

- 14:00. Bazkari feminista, Azoka Plazan. Herriko hainbat gizonezkok prestatuko du bazkaria. Bazkarirako aurrez izena eman behar da. Izena emateko tokiak: Emakume Txokoa, Orkatz, Sanagustin kulturgunea, Baigera I eta Baigera II. Internet bidez ere eman daiteke izena basanderiek@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

- Bazkalondoan, mahai ingurua Azoka Plazan. Gaia: Borroka feministaren bilakaera Azpeitian.

- Arratsaldean, tailerrak: futbola, judoa eta eztabaida txokoa.

- 18:30. Mikro irekia, plazako arkupeetan. Emakumeak animatu dituzte bertan parte hartzera "abestu, irakurri, bertsoak bota, trikitia jo…"

- 20:00. Manifestazioa zaratatsua, Heteropatriarkatu kapitalistari planto, emakumeok* greba! lelo hartuta. Herriko plazatik irtengo du.

- 21:30. Afari autogestionatua, plazako arkupeetan. Janaria etxetik eraman beharko da.

- 22:30. DJ Fina y Segura, plazako arkupeetan.