Etorri Baigerarekin Korrikaren kilometro zatia egitera

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2022ko api. 7a, 08:24

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak herriko jubilatuei, pentsiodunei eta etorkizunean jubilatu edo pentsiodun izango diren herritarrei elkartearen kilometro zatian parte hartzeko deia egin die. Bihar, 13:45ean jarri dute hitzordua Sanjuandegiko Baigera II.aren atarian.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak herriko jubilatuei, pentsiodunei eta etorkizunean jubilatu edo pentsiodun izango diren herritar denei bihar, ostirala, elkarteari tokatu zaion Korrikaren kilometro zatian korrika, laisterka, antxintxiketa, saltaka... egiteko deia egin die.

Beraz, badakizue: bihar, ostirala, 13:45ean Sanjuandegiko Baigera II.aren atarian egingo dugu juntadizoa, handik Iris dendarainoko zatia urtez eta umorez betetzeko.
 
Ez geratu etxezuloan eta etorri gurekin batera euskeraren alde egitera. Bihotzak gora eta euskera ahora!