Baigeraren urteko batzar orokorra izango da martxoaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2017ko mar. 24a, 11:25

16:30ean hasiko da lehen deialdia, eta 17:00etan bigarrengoa. Batzarra amaitutakoan, merienda egingo da. 

Martxoaren 30ean, osteguna, Baigera Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartearen urteko batzar orokorra izango da. Lehen deialdia 16:30ean hasiko da, eta bigarrengoa 17:00etan. Urtero bezala, ondoren merienda egingo da.

Batzarra gutako bakoitzak elkarteari buruz dituen iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa dela uste dugu, eta horregatik, ahal duzuen guztiok bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.