Karta joko txapelketak eta bingoa Jubilatuen Astean

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2015ko aza. 26a, 17:11

Jubilatuen asteko ekintzen barruan, karta joko txapelketa jokatu zen Baigera IIn.

Eskoban, 12 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak:

  • Txapeldunak: Anjeles Olazabal eta Kontxi Rekejo.
  • Txapeldunordeak: Lurdes Aginagalde eta Pello Odriozola.

Tutean, 8 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak:

  • Txapeldunak: Juan Manuel Osorio eta Antonio Gomez.
  • Txapeldunordeak: Andres Calero Pelos eta Manuel Tejera.

Bingo saioa

Jubilatuen Asteko ekintzen barruan bingo saio berezia ere ospatu zen Baigera IIn eta, ondoren, txokolate jana egon zen. Esperientzia berria izateko oso harrera ona izan zuen eta, izan duen erantzuna ikusita, urtean zehar, aldian behin, berriro ere egitea pentsatzern dugu. 60 pertsonek hartu zuten bertan parte eta arratsalde ederra pasatu genuen linea eta bingoko zenbakiei adi-adi.

Ezer irabazi ez zutenek txokolate ederra dastatu zuten bukaerako aho gustu txarra gozatzeko eta zerbait irabazi zutenek, berriz, gozagarri bikoitza izan zuten sariak ospatzeko.

Argazki gehiago gure Flickr kontuan.